ADIMEN EMOZIONALA II: Emozio positiboak VS Emozio negatiboak

 

Azkenaldian oso bogan dago emozio “positibo” eta “negatiboetaz” hitz egitea.  Hau kontutan izanda, liburu batzuk irakurrita, hitzaldi batzuk entzunda, ikasi dezakeguna da, emozio batzuk izatea ondo dagoela eta beste batzuk gure barnetik herbesteratu behar ditugula, nolabait haien kontra borroka egin behar dugula. Beraz, positiboa da maitasuna, alaitasuna, bakea… sentitzea, baina oker gabiltza amorrua, tristura, ezinegona sentitzen badugu.

Barne bakearen izenean ez al gera egongo nolabaiteko gezur eta errepresioan sartzen?  Eta gezurraz hitz egitean ez nago besteei engainatzeaz hitz egiten hari, baizik gure buruarekin zintzo ez izateaz, hori bait da tamalgarriena.

 Egia da, emozio batzuk osasungarriagoak izan daitezkela guretzako, baina horrek ez du esan nahi noizean behin edo garai batzuetan beste batzuk sentitzeagatik errudun edo “gaizto” bihurtzen garenik. Eta emozio positiboen gorespen honek ondorio honetara eraman gaitzake adi ez bagaude. Adibidez, galera baten aurrean mina, haserrea, tristura… sentitzea da bidezkoa eta zuzenean positibatzera pasaz gero, prozesua ez dugu errespetatuko.

 Gizakiok, zorionez, sentimendu anitz izateko gaitasuna daukagu. Badaude alaitasunera eramaten gaituzten gauzak, badaude amorratzen gaituzten egoerak, badaude desioa pizten diguten petsonak, badaude apatia setitzen dugun garaiak… (azken esaldi hauetako hitzak heuren artean nahasi daitezke eta joko beriak egin)…

 Alfabetizatzen emozional oso batera (edo apalak izanik, alfabetizatze emozional duin batera iristeko), bai alde bateko emozioak, bai bestekoak onartu beharko genituzke. Bestela polarizazio faltsu batean eroriko ginateke eta lehen esan dudan moduan, gure burua gezurtuko genuke.

 Askotan pentsatzen dugu emozioak bateraezinak direla, bat badaukazu, bestea ezin duzu izan. Gauza bat sentitzen baduzu, bestea desagertzen da. Baina gizakiok polaritatean bizi gera (seguraski existentzia osoa polaritatea da, baina hori beste gai batzuetan sartzea litzateke), maitasuna sentitzen badut, gorrotoa sentitzeko gaitasuna dudalako da, alaitasuna sentitzen badut, tristrezian murgiltzeko gai naizelako da…

 Honen adibide moduan, askotan haurrak erabiltzen ditut. Txikiak direnean ondo kudeatzen bait dute emozio ezberdinen posibilitate hau: Haur batek asko maite zaitzake, baina gustatzen ez zaion zeozer egiten badiozu (zerbaiti ezetz esan, gustatzen zaion zehozer kendu…) momentu horretan gorroto egiten zaitu. Zuregan amorruz beteta dago eta ezin zaitu ikusi, edo jo egiten zaitu, edo haserre adierazten da… Gero, pasa egiten zaio, edo konponbide batetara iristen zarete eta berriro indar handiena hartzen duen emozioa maitasuna da.

 Prozesu osoa ematen da, emozioa hasi egiten da eta bukatu egiten da. Garbitasunez.

 Baina helduok ez dugu emozioen aldaketa eta elkarbizitza hori ondo onartzen. Polarizaziora jotzen dugu, bakarrik alde bat onartzea. Beraz, maite bazaitut, beti maite behar zaitut (gehienez mina edo haserre pixka bat onartu dezaket), ez da posible momentu batzuetan amorratzea. Gure arrazionaltasunak ez digu uzten sentimenduen abaniko osoa irekitzen, bakarrik onarkor iruditzen zaizkigun emozioen zatiarekin identifikatzen gera.

 Baina, azkenean gauzak nonbaitetik ateratzen dira, ezta? Eta zerrenda beltzak, xantai emozionalak, zorrak… hor geratzen dira, errekamaran. Haurretan ikusi dugun garbitasun hori (prozesua ireki eta isten delako), helduengan erren geratzen da, ireki egiten delako baina ez dugu uzten edo faltsuan isten dugu.

 Gure gizarteak, gure senitartekoak, gure imaginak, “izan behar denak”, presioa egiten du, sarri, emozio batzuk estaltzeko. Orduan, gure buruari gezur esaten ikasten dugu: “Ez nago haserre”, “Ez nago triste”, “Ez nahiz ahul sentitzen”… Eta beste poloan mantentzeko indar egiten dugu. Honekin, gure izaeran zati bat ezeztatzen eta energia asko galtzen dugu.

 Benetan bizi nahi dut neure buruaren zati bati ihes egiten?

 Beharbada, aztertu beharko genuken lehenengo gauza, emozioak berez, ez direla txarrak edo onak da. Emozioak, emozioak dira, besterik ez. Hauekin egiten duguna, hauetatik sortzen den ekintza bai izan daitekela epaigarria, baina ez norberak bere baitan sentitzen duena.

 Orduan, pentsamendu eta emozio positiboetara zuzenean eramaten gaituzten mugimenduak, oso ondo daude lehenago nire burua eta bere sentimenduak landu eta onartu baditut, baina bestela, laburbideak hartzen saiatzen egongo naiz, tranpak egiten eta nire burua engainatzen. Eta azkenean, gauzak hasierara bueltatu daitezke, edo okerragora joan. Begiak isten baditut edo beste leku batetara begiratzen badut, ez ditut gauzak ikusiko, baina hor jarraituko dute.

 Beraz, izan gaitezen gure buruarekin zintzo. Onartu dezagun zer dagoen, zer gertatzen zaigun, zer sentitzen dugun. Eta egia aurrean izanda, orduan bai, hartu dezagun biderik osasungarriena.

 Haurrak ginenean, bagenekien hau egiten. Desikas ditzagun gure osotasuna galerazten dituzten ikasketak.

 

Eider Iruretagoiena

Psikologoa, Terapeuta, Psikologia Integral Zentruko Taldean psikologoa eta formadorea, Euskadi Irratiko Faktoria saioko kolaboratzailea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s