EUSKERA ETA ADIMEN EMOZIONALA (1)

Ez dakit blog hau irakurtzen duzuenen artean zenbat euskaldun dagoen eta zenbatek botatzen duzuen faltan euskaraz idatzitako artikuluak. Hilabete hauetan zehar askotan komentatu dugu IZARKI-ko bileretan zeinen garrantzitsua litzateke hemen euskaraz idatzitako artikuluak azaltzea.

 

Eta behin baino gehiagotan eseri naiz horri zuriaren aurrean zerbait idatzi nahian eta guztietan, orriak zurian jarraitzen zuen bukatzerakoan eta nire aldarteak berriz gris kolore bat hartua zuen.

 

Guzti hauetan konturatu naiz nik ez dakidala nire emozio eta sentimenduez euskaraz ondo idazten eta hitz egiten. Nik, nire bizitzako ikasketa guztiak, nire psikologiako karrera barne, euskaraz egin ditudala… Munduko historia, matematikak, artea, geografia, psikometria (glups!), biologia, etologia, datuen analisia euskaraz dakizkit, matematikaz gaztelaniaz hitz egiten didatenean ez ulertzearen punturaino (Quebrados? Raices cuadradas? Ein? Barkatu?).

 

 Baina, gauza ikaragarria benetan,  EZ DAKIT NIRE BARNEARI BURUZ EUSKERAZ HITZ EGITEN!!!

 

Honek asko pentsarazi dit… Zenbat jende egongo da ni bezala? Ikastolan ikasita, lagunekin euskaraz egindakoa, guraso euskaldun edo ez euskaldunak ditugunak. Telebista., irratia, liburuak eta zinea ere txikitatik euskaraz izateko zortea izandakoak. EGA-dunak. Nerabezaroko krisiak, lehen maiteminak, lehen sexu hausnarketak, gelan pasatako paperak, paretetan egindako pintaketak, atzera eramaten gaituzten abestiak… Denak izan ditugu euskaraz, baina ez dugu ikasi gure emozioei izena jartzen.

 

Egia da gaztelaniaz ere gure alfabetizazio emozionala motz baina motzagoa dela, baina nire ustez euskaraz gauza larriagoa da.

 

Zein da honen erantzule?

Non dago akatsa?

 

Ez dakit. Beharbada urte askotan euskara hizkuntza oso mental moduan irakatsi da. Eta hizkuntzek ere bere sistema errepresentazionala dutenez ez dugu kinestesikoki erabiltzen ikasi. Beharbada izaera gauza da (euskaldunon inguruko topikoak). Edo batek daki…!

 

Gauza da, hau aldatzen hari dela dirudiela eta espero dut gaur egungo haurrek heltzean, bere garapen emozionala euskaraz ere osatua izango dutela. Eta horretarako irakasle, guraso, senitarteko, bizilagun… garenok, zer egin dezakegu?

 

Nik printzipioz, hurrengo hilabetetan blog honetan noizean behin neure ekarpena egiten saiatuko naiz.

 

Bai, badakit lurralde arriskutsu batean sartu naizela… Zelako zirrara!!!

 

Muxu bat!

Anuncios

One thought on “EUSKERA ETA ADIMEN EMOZIONALA (1)

  1. Izugarri poztu nau hau irakurtzeak.
    Eskertzen dut eginiko ahalegina.

    Norbait hasiz gero beste batzuk anima daitezke

    Ea zirrara hedatzen den!

    Edozein modutan ez dut uste lurralde arriskutsuan sartu zarenik; beste edozein hizkuntzatan duzun arrisku berbera duzu euskaraz ere. Euskaraz kalitatezko artikuluak argitaratzera iritsi behar dugu, baina horren aurretik euskaraz egin beharra dago. Lehendabiziko baldintza egitea da eta ondoren etorriko da kalitatea.

    Animo!

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s