NI EZ NAIZ JELOSKORRA, BAINA…

Lagun batek artikulotxo bat eskatu dit EPA-ko aldizkarirako eta, naiz eta oso onarrizkoa den, blog honetan ere jartzea erabaki dut. 

Besarkada bat: 

Eider 

Noizbait jeloskor jarri ote zaren galdetuz gero, zer erantzungo zenuke?  

Normalean, galdera honen aurrean “ni, sekulan ez” edo “beno, beharbada noizbein” erantzuten dugu eta oso jende gutxik erantzuten du baiezko oso batekin. Baina, egia esaten badugu, eta batez ere, buruarekin erantzun beharrean gure emozioekin garbiak izanez erantzunez gero, ziurrenik erantzuna oso ezberdina izango litzateke. 

  Egia esan, eta naiz eta askok kontrakoa esan, denok sentitu edo sentitzen ditugu noizbein zeloak eta esango nuke batzuk askotan jotzen dutela emozio honekin.  Jeloskortasunari buruz hitz egiten dudan bakoitzean, nire inguruan begi eta aho zabalez atentzio osoarekin entzuten didan jendea ikusten dut eta zalantzen garaia iristen denean galdera eta hausnarketa asko sortzen dira gai honen inguruan. Jeloskortasuna jende gutxi bati dagokion gai bat bada, zergatik horrenbesteko interesa?  

Gertatzen dena da, zeloek oso fama txarra dutela eta jeloskortasuna adierazteak akusazioak eta erruak dakarzkiela. Baina egia esan, jeloskortasuna, soilik, gizakiak bizi ditzakeen (eta bizi dituen) ehunaka sentimenduetako bat da. Eta emozioak ez dira, ez onak, ez txarrak, bakarrik emozioak dira eta gure burua da, kultura, ohitura, hezkuntza eta abarren eraginarengatik, epaitu eta positibo eta negatiboetan banatzen dituena.  Horregatik pentsatzen dugu maitasuna, poza, konpasioa… emozio “onak” direla eta adierazi egin behar direla eta haserrea, jeloskortasuna, inbidia eta abarrekin zerikusia dutenak “txarrak” direla eta ezeztatu eta ezkutatu egin behar direla. Are gehiago, emozio horiek ez genituzke izan behar ere.  

Baina, gauza da, emozio horiek hor daudela, gure barruan. Zihuraski positibotzat ditugun horiek osasungarriagoak izango dira guretzat, baina denak dira gure parte eta hau ezeztatu nahi izateak bakarrik autozigortze eta kulpabilizaziora garama. Gustoko ez dudan zerbait sentitzen dut eta gainera, errudun sentitzen naiz hau sentitzeagatik.  

Beraz, lehenengo pausoa norberarekin zintzoa izatea da eta sentitzen dudana nirekiko onartu. Ez sentitu “beharko” nuena, edo ondo egongo litzatekeena edo sentitzea gustatuko litzaidakeena, baizik eta  benetan dagoena. Horrela, hasteko, geure buruari gezurrak kontatzen gastatzen dugun energía mordo hori aurreztuko dugu.   Noski, ia guztirako bezala, neurriak kontutan izan behar dira eta jeloskortasunak puntu batzuk gainditzen dituenean, patologian erortzen hari gera eta orduan, benetan beharrezkoa da profesional baten laguntza bilatzea. Baina, hemen, denok jasaten ditugun jeloskortasun zartada txiki edo handiago horietaz hitz egiten hari gara.  

Bigarren pausoa: Barruan daukagun epailea gelditu. Bai, sentitzen duguna ez genukeela sentitu behar esaten diguna eta gure emozioak menderatu ezean hutsegite larri baten errudun garela esaten digun hori. Esan dugu, emozioak ez direla okerrak edo zuzenak, hauen eraginez egin ditzazkegun gauzak epaitu daitezke, baina ez emozioak.  

Eta, zergatik sentitzen dugu jeloskortasuna?  Normalean, zeloei buruz berba egiterakoan, ziurtasunari eta autoestimari buruz hitz egiten dugu. Eta egia da, geroz eta ziurragoa eta autoestima osasuntsuagoa izan, zeloak izateko joera gutxiago izango dugula. Baina, jeloskortasunaren atzean badago ere, askotan kontutan izaten ez dugun errealitate bat: denoi gustatzen zaigu, gehiago edo gutxiago, maitatuak izatea, kasu egitea eta maite dugun jendeak bere atentzio osoa guregan jartzea. Baina, hau ez da beti horrela eta txikitatik ikasten dugu (batzuk lehenago, besteak beranduago), pertsona horiek bere atentzioa beste batzuentzako ere dutela eta ez garela beti gu zati handiena lortzen dugunok. Eta orduan sortzen dira zeloak. 

 Jeloskortasunak, indar hartzeko lagun boteretsu bat dauka gure buruan. Esana dugu, sentimendu bat dela, baina gure buruak bat egiten du honekin eta gogoeta faltsu eta irudipenen bidez errealitatea manipulatzen du zeloei arrazoia emateko.

Beraz, hirugarren pauso garrantzitsu bat pentsamendu mota hauek gelditu eta objetibotasuna lortzea da, dinamika itxi hau hausteko. Lur hartzea. Honetarako lagungarria izan daiteke, hori bai bakoitzak aukeratu behar du egin nahi duen ala ez, jeloskortasunaren eragile den pertsona horren aurrean gertatzen zaiguna hitzetara ekartzea (bikotearekin, lagunarekin…). 

Eta nola egin dezakegu horrelako zerbaiti buruz hitz egiteko? Noski, zaila egin daiteke gure sentimenduetaz hitz egitea. Beraz ahalik eta asertibotasun handienarekin egiten saiatuko gera: 

 · Egoera deskribatuz, epaiketarik egin gabe. Sentitzen duguna adierazi errudunik aurkitu gabe. Adibidez: “Jon, azkenaldian gertatzen zait, Amaiarekin hitz egiten ikusten zaitudanean jeloskortasuna sentitzen dudala”

 · Lortu nahiko genukeena edo “zertarako” hari garen sentimendu hauek adierazten beste pertsonari jakinarazi. Adibidez: “Ez dut esan nahi berarengatik utziko nauzula pentsatzen dudanik, edo berarekin hitz egiten utz dezazun nahi dudanik. Hau kontatzen dizut, gertatzen zaidalako eta uste dut esan behar dizudala elkarri zor diogun zintzotasunarengatik eta niri, zuri eta bioi eragiten gaituen zerbait delako…” 

· Eta, noski, beste pertsonari eskerrak eman entzuteagatik. Adibidez: “… Eta benetan eskertzen dizut entzun izana eta sentitzen dudana ulertzen saiatu izana…” 

Noski, ezin dugu beste pertsonak hau nola hartuko duen aurreikusi, baina garbitasun eta sentimenduen adierazte jarrera batek beti osasuna dakarkio harreman bati.  Gure erlazioan ezin baditugu gure emozioak erakutsi eta adierazi, harreman honi intimitatea eta garbitasuna falta zaio, azalean geratzen da, eta oso ondo joan daiteke epe motz baterako, baina sendotasuna faltako zaio irauteko. Virginia Satir terapeuta handiak zioen moduan “ Kontaktu intimoan egoteak ez du esan nahi besteetaz abusatzea, ezta beti zoriontsu egotea. Garbitasunez jokatzea eta lorpen eta frustrazioak bestearekin konpartitzea da. Zure integritatea defendatzea, zure autoestima elikatzea eta ingurukoekin harremanak sendotzea da. Jakintasun hau garatzea, bizitza osorako bide bat da eta beste gauzak ezezik, pazientzia handia eskatzen du.” 

Eta bukatzeko, zeloen zartadaren aurrean (eta bizitzako egoera guztien aurrean) geure barruan hiru sendagai oso boteretsuak ditugu: 

          Maitasuna: Guregan eta bestearengan. Baina ez kontrolatzen duen maitasuna, baizik eta bestearen askatasunarekiko maitasuna. Badakigulako bestea joateko aske dela eta gelditzea aukeratzen duela.

          Konpasioa: Norbera eta norberaren sentimenduengan. Ez da biktimismoa, kontuz! Baizik eta gizaki moduan, ditudan gauza on eta txarrekin konpasioz nire burua onartzea.

         Umorea: Umoreak gogoeta paranoikoekin, erruduntasunarekin… bukatu dezake. Gure burua seriotasun gehiegiz begiratzeagatik ditugun kezka guztiekin bukatzeko sendagai hoberena da.   

 *** Artikulo hau euskeraz jarri nahi izan dut, ez bait ditugu blog honetan ia euskeraz sarrerak egiten. Bakatu nire euskeraren erabilera guztiz zuzena ez bada izan. Ohitura falta.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s